Pilula sortzaileak TenerifeLab 2016
ERAKUNDE
Hotel San Telmo Tenerifeko Puerto de la Cruz herriko hotelak 180 logela eskaintzen ditu. 23 langile ditu.
ERRONKA
Irlako agenteekin harremanak finkatzea, beren bezeroei ohikoak ez beste esperientzia batzuk eskaini ahal izateko.
LAGUNTZAILE IMPROBABLE
Oficina para la Acción Urbana ezagutza desberdinak dituzten pertsonez osatua dago: arkitektoak, artistak, historialariak eta diseinatzaileak. Guztiak elkartzen dira ingurukoaren, tokikoaren gaineko hausnarketaren inguruan, eta bertan aurkitzen dituzte belaunaldi, bizipen eta ustekabeko gaien inguruko elkargune-puntuak. Irudiaren inguruan hausnarketa egiten saiatzen dira, jasotzen duten irudiaren zein sortzen dutenaren inguruan, uste dutelako guztia dela irudia eta edozein prozesu politiko eta sozial irudi baten sorreran amaitzen dela. Gainera, kolektibo honentzako, hiriarekin lotura duena eta hirigintza dira bere praxi eta jardutearen ardatza; emanda datorrena zalantzan jartzen duen abiapuntua.
Artistak prestakuntza: Jesús H. Martínez eta Arturo Jover Linares
OFICINA DE ACCIÓN URBANA-ren PROPOSAMENA
Instituzio eta enpresen sorrera-esentzia ulertzeko egindako lan arduratsuan oinarritu zen. Nola ulertu zen hastapenetan? Zein modutan zen ideia horiekin fidela? Modu horretan egiazko egiten zituen hori aurkitu genuen, eta ondoren erabaki genuen ondare horri eutsiko ziogun edo oztopo izan zitekeen memoria hori birplanteatu eta “berrasieratu” genuen. Lan hori kudeatzen dutenek baina baita erabiltzaile / bezeroek ere pilatzen dituzten irudi-memoria txikitzean oinarritzen da.
EMAITZA
Pilulan zehar garatutako lanaren ardatz nagusia hotelaren balioak elkarrekin pentsatzea izan zen; izan ere, San Telmo hotela ez da kate-hotela, ez eta nahi ere; hotelak bere burua bereiztu nahi zuen eta bezeroak fidelizatu nahi zituen “bizileku hotela”-rekin lotura zuten balioekin.
Gainera, elementu arkitektonikoak identifikatu ziren, interesgarriak izan daitezkeen bertako testurak eta elementuak eutsi edo sustatzeko.
Prozesuaren inguruko bideo bat egin zen eta hoteleko langileek hartu zuten parte. Horrez gainera, adierazitako elementu arkitektonikoen inguruko fanzine bat ere landu zen.