Obe Hettich

Konexio Luzeak 2011-2012

 

ERAKUNDE

Obe Hettich. Obe Hettich-ek altzari-alorrarentzat teknologia berritzailea garatzen du, altzari- eta elektrotresna-industriarekin elkartuta. Jarduera nagusienetakoa burdineriaren diseinua eta fabrikazioa da. Enpresa 60. hamarkada amaieran sortu zen Aizarnazabal-eko familia euskaldunen eskutik; 1978. urtean multinazional alemaniarrera gehitu zituzten indarrak. Gaur egun 5800 langile ditu 100 herrialde baino gehiagotan banaturi  

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Diego Soroa. Lan-eremuak: arkitektura, design thinking, social thinking. Diego Soroak Arkitektura ikasi zuen Madrileko Eskolan eta Chicagoko ITT-n. 2006. urtean Cuantics sormen aplikatuaren laborategia sortu zuen eta hurrengo urtean urteko ekintzaileari saria jaso zuen Bilbon. Orduz geroztik era askotako ekintzak egiten ditu “agente sortzaile” gisa.

 

ERRONKA
OBE Hettich eta hornitzaile eta/edo bezeroen artean batera sortzeko proiektuen garapenerako (bi marka marka bakar batean elkartuz, produktuak pentsatu eta garatu) egon daitezkeen mekanismoak ikertzea; horri esker indarrak batuko lirateke etorkizunerako produktu/zerbitzuak irudikatu eta erabiltzailearengana hurbiltzeko bide berriak irekitzeko. Mekanismo horiek aztertuko lirateke etxe-alorreko produktuak egiteko.

 

AURKEZTUTAKO PROIEKTUA

Diego Sorak aurkeztu duen aurre-proiektua
Sare sozialen bidetik enpresek mekanismoak bilatu nahi dituzte beren sormen-, produkzio-, banaketa- eta komunikazio-prozesuetan adimen eta gaitasun kolektiboak sartzeko. Hala ere, elkarlan-kultura hori aurrera ateratzeko partekatutako motibaziotik irten behar da, bisio bateratuari segitu eta lengoaia komun baten bitartez kanalizatu. Cuantics Creatives-ek OBE Hettich-en elkarlan-indarrari gardentasuna eman nahi dio, beren agenteen banakako eta taldeko motibazio eta gaitasunak agerian utziko dituzten ikus-kode batzuk garatuz, bezeroarengana gerturatzeko bide berriak imaginatzen lagun dezaten.

Talde-branding estrategiak bezero eta hornitzaileekin aplikatzeko metodologiak bilatzeko helburuarekin hasi zen proiektua, produktu eta/edo zerbitzu batzuetatik abiatuta eta oinarri gisa existitzen den produktua erabiliz.

Era guztietako proposamenak egin ziren, bezeroari aurkeztu zitzaizkion, negoziazio-estrategia definitu zen, interpretazio-modu berriak pentsatu ziren... Emaitza jarrera hartzea definituko duen erreminta izan da, eta hortik jakitea zein xede dugun harreman oparo eta emankorra bilatzeko beharrezko oreka lortzeko.

 

EMAITZA

Laburbilduz, lorpen garrantzitsua da, lur, itsaso eta airetik bidaia zoragarria, esperientzia eta harreman-modu berriz betea, eta bezeroekin etorkizuneko harremanak markatuko dituena. 

Bideo Laburpena

Poster-Laburpena

Compite (SPRI, Eusko Jaurlaritza) programaren laguntzarekin finantziatutako proiektua

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar
Warning: mysqli::close(): Couldn't fetch mysqli in /usr/home/conexionesimprobables.es/web/v2/selector.php on line 38