Turismo Tenerife

Pilula sortzaileak TenerifeLab 2016

 

ERAKUNDE

Turismo Teneriferen helburuak dira (http://www.webtenerife.com/corporativa/)

produktu turistikoak sortu eta dinamizatzea, espazio turistikoa hobetzea eta ekonomia eta turismoa sustatzea.

 

ERRONKA

Antolaketa-egitura birpentsatzea, sail ezberdinetako pertsonak prozesu horretan sartuz.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Carlos Belda, antzerkiko aktorea, zuzendaria eta irakaslea, Kanarietako Aktore Eskolan trebatu zen, eta Parisen osatu zituen ikasketak Monika Pagnuex, Philippe Gaulier, Arianne Mnouchkine, Daniel Stein eta Nicole Jasparrekin. Antzerki-konpainia askorekin egin du lan Espainian, Erresuma Batuan, Frantzian eta Kanadan. 1992az geroztik Kanarietako Aktore Eskolan ematen ditu klaseak. Tamaska Antzerkiko eta “Cambuyón”-eko zuzendarikidea da. Beste konpainia batzuk, sormen-ikuskizunak, multimediak, dantzak… ere zuzendu ditu.  Robert Lepagek zuzendutako ExMachinarekin, Lipsynch-en, lan egin du aktore eta egilekidi gisa.

Artistak prestakuntza: Greta Plasencia

 

PROPOSAMENA

Helburuak etorkizunari aurre egiteko ideiak aurkitzea, lan-taldea kohesionatzea eta egin nahi duten aldaketa-prozesua garatzeko tresnak lortzeko lan egitea ziren. Tresna horiek “Konplizitatea” eta antzerki-inprobisazioetatik abiatutako sormen eszenikorako teknikak izan zitekeen, lan-taldea bere egunerokotasunean egoera zehatz batzuetan jarri eta egoera horiek gogora ekartzeko, baita rolak aldatu ere.

Proposatutako egoerari eta fikziozko orainaldiaren bizipenari garrantzia emango zaio, irudimenezko soluzioak aurkitzeko mekanismo gisa.

 

EMAITZA

Carlos Beldak egindako lanak aktoreen prestakuntzaren oinarrizko teknikak erabili zituen Turismo Tenerifek proposatutako hainbat gairi heltzeko, barne-harremanak zein irlako Kabildoaren Turismoko beste alor batzuekin harremanak hobetze aldera.

3 saio egin ziren: bat administrazio-zerbitzuekin, beste bat Turismo Tenerifekin eta hirugarrena denak elkarrekin.

Lehenik eta behin konplizitatea eta entzutearen sustapena landu zituzten. Jolastearen plazerra jarrera positibo gisa erabili zen, harremantzeko modu berriak bilatzeko. Ondoren, inprobisazioan oinarritu ziren, rolak aldatzeko joko bat sortuz. Joko horrek 2 taldeek harremantzeko moduen inguruan zituzten pertzepzio ezberdinen gaineko informazioa eskaini zuen. Horrekin datu ugari eskuratu ziren erakunde ezberdinen jarduteko moduen eta portaeren inguruan.

Azkeneko saioan erronka gertagaitz bati buruz jardun zuten: Tenerifeko Neguko Joko Olinpikoak antolatzea.

Tenerifeko Kabildoaren Turismoko Administrazio Zerbitzuen zuzendariak emaitzak aurkezteko saioan adierazi zuen ez zaiola bururatzen “hain denbora motzean hemen lortu duguna bezain beste lortuko duen coaching prestakuntzarik”.

 

 

TenerifeLab 2016 Tenerifeko Cabildo Insular sustatzen duen programa da.

 

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar
Warning: mysqli::close(): Couldn't fetch mysqli in /usr/home/conexionesimprobables.es/web/v2/selector.php on line 38