ARABAKO ESI, PERTSONEN ZUZENDARITZA

Improbable Konsultoria

 

ERAKUNDE

Arabako ESI, Pertsonen Zuzendaritza.

 

ERRONKA

Hau da proiektuaren erronka orokorra: nolakoa izatea nahi dugu Arabako ESIko XXI. mendeko Mantentze-lanen Zerbitzua?

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Carles Gispert, artista eta kultur ekintzailea da. Lankidetza-proiektuak garatu ditu espazio publikoetako eremu sozial edo artistikoetan. Berrikuntza-, hezkuntza- eta partaidetza-prozesuetan murgilduta dago eta AATOMIC LAB-ren eta Mallorkako Lacasadelcactus-en sortzaileetako bat da. Prozesuan Paco Espinosa artistak eta AATOMIC LAB taldeko kideak parte hartu muten.

 

ERAGILEAK

Proiektuan parte hartu dute Talde Eragileak (Arabako ESIko Mantentze-lanen Zerbitzuko langileez osatua), Talde Zabalak (Arabako ESIko sail eta maila ezberdinetako langileez osatua), eta Pilula Sortzailean jardun duen Lan Taldeak.

 

PROZESUA

Prozesua Talde Eragilearekin egindako bi lan-saioekin hasi zen. Egungo egoera aztertu zuten eta Arabako ESIko Mantentze-lanen Zerbitzuen etorkizuneko premiak atzematen saiatu ziren; izan ere, datozen urteotan eraikin-kopurua asko haziko da eta Osakidetzako erabiltzaileei eskainitako zerbitzuak birmoldatu egingo dira. Hori guztia hiru erronka zehatzetan definitu zen; gero, Talde Zabalak lehentasuna eman zien erronka horiei Pilula Sortzaile bat lantzeko. Pilula hori Talde Zabalean boluntario eskaini ziren pertsonekin egin da, eta, beraz, era askotako pertsonak egon dira garatzen duten lan-motaren, osasun-sailen, erantzukizun-mailen, adinaren eta generoaren inguruan.

Pilula Sortzailea lau saiotan gauzatzen ari da (metodologiarena bat eta gainerako hirurak elkar-sorkuntzakoak Kolaboratzaile Inprobablearekin), erronka zehatz bati irtenbideak bilatzeko asmoz: nola eraiki sistema bat Mantentze-lanen Zerbitzuan dauden Prestakuntza-beharrak aztertu eta detektatzeko, langileek, prestakuntza egoki eta eraginkorraren bidez homologatu eta egiaztatu daitezen, eta hartara, zerbitzua hobetzen laguntzeko.

Pilula Sortzailearen lan-prozesuan, COVID-19ak eragindako pandemia sartu zen bat-batean, eta horren ondorio larrienak, lehenengo fasean behintzat, osasun-sektoreak bizi izan zituen, Mantentze-lanen Zerbitzua barne. Hori dela eta, XXI. mendeko beharrei aurre egiteko Arabako ESIren Mantentze-lanen Zerbitzuak nolakoa izan behar duen hasierako erronka zabaldu egin zen, ez bakarrik ospitale-azpiegitura berriei erantzuteko behar berriei, baita larrialdi-egoerei ere, hala nola, pandemia edo osasun-krisi bati. Ziurgabetasun-testuinguru horretan, tokikotik harantzago joan zena, hausnarketa-lan bat egin zen denen artean, eta lan egiteko, harremanak izateko edo egituratzeko moduetan aldaketak eragiten dituzten paradigma berrietara aldatzea proposatu zuen.

Pilula Sortzailea prototipatze azkarreko prozesuen bidez garatu zen, zailtasunak, erresistentziak, aliantzak eta aukerak aztertzeko, eta arreta, batez ere, teknologia bigunen garrantzian jarri zen. Emaitza bost puntutan zehaztu zen, eta Mantentze-lanen Zerbitzuaren etorkizuna pentsatzeko “Amaitu gabeko eskuliburu” baten hasiera gisa hartu dira. Prozesu osoan zehar agertu diren elementu errepikariak laburbiltzen dituzte:

  • Etengabeko prestakuntza, mantentze-taldearen lana babestu, hobetu eta bultzatzeko.
  • Ezagutzak, tresnak eta esperientziak partekatzea, elkarrekin: gerentzia, langileak eta erabiltzaileak.
  • Zerbitzu publiko ona, atsegina eta eraginkorra lortzeko baterako sorkuntza.
  • Adituak baino gehiago bideratzaile izatea: adimen kolektiboa eta elkarrekiko laguntza.
  • Prestakuntza arduratsuak, irisgarriak eta lankidetzakoak txertatzea:prestakuntza teknikoa eta prestakuntza prozesu partekatuetan.

Talde Zabalak proiektuetako 3 lehenetsi zituen arren, Arabako ESIko Pertsonen Zuzendaritzak 5 proiektuak onartu zituen. Horiek guztiek izaera parte-hartzailea izango dute, zeharka landuko dira eta Mantentze Zerbitzuko hainbat estamentutako pertsonen lidergoa izango dute.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar
Warning: mysqli::close(): Couldn't fetch mysqli in /usr/home/conexionesimprobables.es/web/v2/selector.php on line 38