IRUN OPEN INNOVATION 2016

 

Abenduaren 1, 2016on ospatuko da Irun Open Innovation-en bigarren edizioa. Jardunaldia Irungo Udalak sustatuko du eta c2+i / Conexiones improbables plataformak antolatu.

Saioa goizeko 09:00etan hasiko da Ramón Sangüesa Equipo Cafeínako zuzendariaren hitzaldiarekin. Sangüesaren hitzaldiaren ondoren jardunaldia 3 mahaitan burutuko da: “Berrikuntza irekira zabaldutako zerbitzu publikoak”, “Gastronomia berrikuntzaren eragile” eta “Kanpotik elikatzen diren enpresak”. Antoni Brey Urbioticako bazkide fundatzaileak itxiko du jardunaldia.

Lehenengo mahaian hainbat esperientzia azalduko dira, hala nola, Nantes eta Irungoak eta Ocean LivingLab mugaz bestaldekoa.

Irungo herriari buruz Miguel Ángel Páez lehenengo alkateordea, Irungo Udaleko Sustapen, Ekonomia eta Ogasun Saileko ordezkaria eta Bidasoa activako presidentea denak hitz egin zuen. Hitzaldiaren izenburua “Entzumen aktiboa berrikuntza irekiko elementu gisa tokiko administrazioan” izan zen. Ondoren Manuel de Lara Baionako Agglomération Sud Pays Basque-eko presidenteordeak hartu zuen hitza, “Ocean LivingLab, berrikuntzako mugaz bestaldeko esperientzia sektore nautikoan” hitzaldiarekin. Azkenik, Boris Meggiorin lurralde garapeneko eta kultur lankidetzako adituak (Nantes) “Berrikuntza gurutzatua eta hiri-birsorkuntza” izeneko hitzaldia eskaini zuen. Ondorengo eztabaida Eva Fernández Bidasoa Activako Zuzendariak gidatu zuen.

Bigarren mahaia gastronomiari buruzkoa izan zen eta Xabier Gutiérrez Arzak jatetxeko Berrikuntza eta Sormen Gastronomikoaren arduradunak gidatu zuen. José Berasaluce Catas con Arteko (Cadiz) zuzendariak ireki zuen mahaia “Platonen banketea edo nola elkartu gastronomia eta pentsamendua” hitzaldiarekin. Ondoren Ariadna Esteve Mrs. Kaplan-eko (Bartzelona) fundatzaileetako bat eta kontsultalaria denak jarraitu zuen “Sapiens: sortzeko ulertu. Ferrán Adriá eta BulliLab-en metodologia” hitzaldiarekin. Esteveren atzetik etorri zen Matteo Guidiren hitzaldia. Guidi artista da eta antropologoa ISIA-n, Urbinoko Unibertsitatean (Italia), eta “Sukalde-praktikak kartzela-testuinguruan: bi kasuen alderaketa” izeneko hitzaldia eskaini zuen. Tokiko esperientziaren berri Mikel Llucia Boulevard Garagardotegiko bazkideak eman zuen, “Nexus, historia handiko garagardoa” hitzaldiarekin.

Arratsaldean, hirugarrena mahaian, berrikuntza irekia aplikatzen duten enpresak elkartu ziren. Orona Fundazioko (Hernani) Garapen Zuzendaria den Iñigo Marquetek “Orona Ideo: berrikuntza teknologiko eta sozialerako lankidetza-eredua”-ri buruz hitz egin zuen. Haren atzetik David Sanchez Arrasateko Unibertsitateko Transferentzia eta Ezagutzako Zuzendariak hartu zuen hitza “Open Innovation formula berriak enpresa-munduarentzat” izeneko hitzaldiarekin. Miriam Bengoetxea Orbeako (Bizkaia) Innovation Project Manager-a denak hitz egin zuen ondoren “Elkarlanean jardun berritzeko” gaiaren inguruan, eta mahaia Alexis Mindegiak itxi zuen. Adimediako (Irun) Koordinatzaile Nagusiak “Berrikuntza edo eboluzioa? Berriboluzioa” izan zuen hizpide. Marisa Arriola Bic Gipuzkoa Berrilan-eko Zuzendari Gerenteak jardun zuen moderatzaile gisa.

 

 

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar
Warning: mysqli::close(): Couldn't fetch mysqli in /usr/home/conexionesimprobables.es/web/v2/selector.php on line 38