Osakidetza OSI EEC

AuzoLab / Hibrilaldiak DSS2016EU

ERAKUNDE

ESI Ezkerraldea Enkarterri Cruces, Osakidetzako erakunde sanitario integratua da. Lehen mailako eta ospitaleko arreta eskaintzen ditu, espezializatuak eta erreferente diren zerbitzuen bitartez.

 

ERRONKA

ESI Ezkerraldea Enkarterri Cruces-en berrikuntzaren alde egiten dute, pazienteari balio erantsia emateko elementu eraldatzaile gisa; hori kontuan hartuta, II motako diabetearen asistentziazko ibilbidearen diseinuan beren pazienteen ikuspuntua sartzea proposatu zuten erronka modura.

 

LAGUNTZAILE IMPROBABLE

Carles Gispert, artista eta kultur aktibista honek hainbat lankidetza-proiektu egin ditu espazio publikoan, eremu sozial zein artistikoan. Kulturaren bitartez berrikuntza-, hezkuntza- eta partaidetza-prozesuetan parte hartu izan du eta Mallorcako AATOMIC LAB-en eta Lacasadelcactus-en sortzaileetako bat izan da. Icouldbeyou-tik lan egiten du.

 

PARTE-HARTZAILEAK

18 sanitario eta 6 paziente: Bizkaiko Paziente Elkarteko 2 pertsona, “paziente aditu” bat (Osakidetzaren “Paziente Aktiboa” programako monitorea), paziente neófito bat, paziente diabetiko bat (genero-ikuspuntua txertatzeko) eta zaintzaile bat.

 

PROZESUA

AATOMIC LAB pazienteak eta ESI EEC-eko diziplina arteko taldearen arteko komunikazio-bide berriak irekitzeko ideian oinarritu zen, proiektuan parte hartu zuten pazienteen inplikazio aktiboa lortu nahian.

Lehenengo lan-saioan, gainontzeko saioetarako lan-taldea erabaki zen.

Bigarrenean Aatomic Lab-ek Role-Playing bat proposatu zuen. 3 talde osatu ziren, talde bakoitza 4 sanitarioz eta 2 pazientez osatua, eta esperientzia errealen trukaketa proposatu zen, aurrez aukeratutako hiru ideien inguruan.

Talde bakoitzak pelikula bat egin zuen (beren telefono mugikorrak erabiliz); pelikula horietan pazienteek sanitarioen rola betetzen zuten, eta sanitarioek diabetea zuten pazienteen rola. 3 laburmetrai lortu ziren eta horiek editatu eta gero, hirugarren saioan aztertu ziren. Hortik aurrera, taldeek, hobetzeko hainbat ideia proposatu zituzten asistentziazko ibilbidearen diseinuan txertatzeko. Azkenik, agur gisa, partaidetzako tailer bat egin zen, sukaldaritza orekatuari buruz, “Cocina de Guerrilla”-ren eskutik.

 

EMAITZAK

Sormenetik, eta tresna digitalen, mapaketen, erregistro-sistemen, ikuskapen eta trukaketaren laguntzarekin, ikerketa bat jarriko da martxan, modu esperimentalean; pazientearen premietan oinarritutako asistentziazko ibilbidearen diseinu eta koordinaziorako baliozkoa izango da ikerketa hori.

Lanean jarraitzeko funtsezko ideiak ondorengoak dira:

  • Gaixotasunaren diagnosia jakinarazteko unea zaintzea.
  • Emozioak kontrolatzeko orientaziorako kontsulta erraztea.
  • Beste paziente batzuekin topatzeko espazio fisiko eta birtualak sustatzea.
  • Beste paziente batzuk lagun ditzaketen pazienteak identifikatzea, zerbitzu hau osasun-sistemaren egituran txertatuz.
  • Asistentziazko ibilbidea pazienteek diseinatzea: Nolakoa nahiko zenuke izatea zure ibilbidea osasun-sisteman?
  • Pazienteek beren asistentziazko ibilbidea balora dezaten APP bat diseinatzea, hobekuntzak proposatzeko jardunbide egokiak eta puntu kritikoak identifikatuz.

 

Gainera, berehalako ekintza modura, 6 pazienteetako bat II motako diabetearen ibilbide asistentzialaren diseinuko lan-taldean behin betiko sartzea proposatu zen. Pazienteek aukeratu zuten pertsona hori, eta lan-taldeko kide izatera pasatu da.

 

 

Bideo

Harremanetarako

Conexiones improbables-i buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan

Bidali
EB 2016/679 Araudian eta gure pribatutasun politikan (link) ezarritakoari jarraituz, zera jakinarazi nahi dizugu: zuk emandako datuak C2MASI S.L.-ren fitxategian sartuko ditugu, egiten dugun jardueraren inguruan zeu informatzeko. Datuetara sartu eta horiek zuzendu eta ezabatzeko, eta ahaztu, mugatu, mugitu eta kontra egiteko eskubidea duzu, horretarako C2MASI, S.L. (Castro Urdiales kalea, 8 01006, Gasteiz) helbidean idatziz jakinaraziz edo info@conexionesimprobables.com helbidera mezua bidaliz.

Harremanetarako datuak

info@conexionesimprobables.com
M +34 657 720 210

Conexiones improbables
C/ Fuente de la Salud Nº 9 Bajo
Vitoria-Gasteiz
01003
Espainia

Redes sociales

Enpresak bultzatuta

Europar Batasunak Jardunbide Egoki Moduan aitortutako Metodologia
Ekintzailetzaren Garapena eta Berrikuntzaren Sustapena 2018

N.I.C.E. 2014-ko Saria
Harpidetu zaitez gure Web-era Prentsa Lege oharra Pribatutasun Politika
Lan hau Creative Commons-en "Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual 4.0 Internacional"-aren mende baimenduta dago
CONTACTO info@conexionesimprobables.com
M +34 673 608 790
C2+i
Cale Manuel Iradier 2, 2º
Vitoria-Gasteiz
01005 SPAIN
Newsletter Prensa Aviso Legal Política de privacidad

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.

Usamos cookies para las estadísticas de uso de la web. Si continúas navegando entendemos que aceptas esto.
Rechazar - Aceptar
Warning: mysqli::close(): Couldn't fetch mysqli in /usr/home/conexionesimprobables.es/web/v2/selector.php on line 38